XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATAIO-BERRITZEKO ELIZKIZUNA
OARRAK.

- Parrokiko Katekesisean 6'gn mailla bukatu duten nexka-mutillentzat da elizkizun au.

- Kristau-Batzarraren barruan izan bear du, igandeko Eukaristia edo Meza batean alegia, eta Parrokiko eliztarrik berezienak, kargudunak e.a., an izango dira.

Katekesisean dabiltzan beste txikiek ere ez dute utsegin bear, batez ere 4'gn eta 5'gn maillakoek.

- Elizkizun onek ez du izan bear Lenengo Jaunartzeak diranekoa baiño elizkizun soillagoa.

Garrantzi aundikoa da, bai katekesis aldetik eta bai pastoral aldetik: Katekesis-lan guztiaren jomuga edo gaiña bai-da Bataio-berritzea; gaiñera, Lenengo Jaunartzea egin zutenetik orain arte iraun egin bai-dute katekesisa etortzen.

- Garrantzizkoa da eliztar guztiei aurreko igandean ongi adieraztea, baiña batez ere gaztetxo auen gurasoei ta bakoitzaren bataio-guraso edo aita-ama pontekoei: egoki litzake katekesisetik eskutitzak bidaltzea, adibidez.

- Aurrez ongi ikasi ta gertutu bear dute gaztetxoek.

Katekesiseko saio bi-edo artu ditzakete gertuketa ori egiteko: Irakurgaiak aukeratu, abestiak ikasi, Erri-otoitza edo eskariak....

- Ospakizun orren aurreko astean billera bat gaztetxoekin eta beren gurasoekin egitea ere ez litzake txarra, oso mesedegarria baizik, esate baterako Penitentzi ospakizuna egiñez....

- Ospakizun nagusietan bezala apaindurik egon bear du aldareak.

Eta ardura berezia jarri bear, Pontea ongi apaintzen, guztien aurrean baldin ba'dago beintzat.

Eta apaindu Pazko-Zuzia ere.

SARRERA-OARRA
(Ospakizuneko igandeari dagokion sarreratxo bat egitea ere bidezko da bere muiña gogorazteko. Ondoren, berriz, sarrera au egin dezakete):
Parroki ontan gaur beste gertakizun bat ere ospatzen dugu, garrantzizkoa ta pozgarria.

Katekesisean 6'gn mailla bukatu duten nexka-mutillek, beren Sinismena Aitortzea egingo du, beren BATAIO-BERRITZEA, emen gure Batzar onen aurrean.

Katekesisean ibilli diraneko urteen buruan ikasita, kristau izatea zer dan badakite; (...).